EU | ES

Bioeraikuntza printzipioak jarraitzen ditugu: arkitektura jasangarria proposatzen dugu erabiltzaileen osasuna zainduz

Gure proiektuetan arkitektura pasiboaren printzipioak aplikatzen ditugu, energia kontsumoa gutxitzea helburu duten diseinu eraginkorrak proposatuz. JASANGARRITASUNA ez da soilik material ekologikoen erabilera, baizik eta erabakiak hartzerakoan izan dezakegun jarrera da, energia kontsumoa optimizatuz eta ingurumenarekiko errespetuarekin proiektatuz.

Ingurune naturalean, lekuko baldintzetan eta kliman integratzea da arkitektura jasangarriaren giltza. Lehenik, bioklimatika irizpideak jarraituz neurri pasiboak hartzeko aukerak aztertzen ditugu, instalazio sistemen beharrik gabe eraikinen berotze-hozte eskaria murriztu eta konforta gehitzeko. Hala nola, eraikinen eta espazioen orientazio egokia aukeratzea eta eguzkiztapena aztertzea; eraikuntzaren konpazitatea kontrolatzea; isolamendu eta inertziadun eraikuntzaren bitartez bero eta hotz galerak gutxitzea berokuntza edo hozte artifiziala gutxitzeko eta argi naturalaren aprobetxamendua eta aireztapen naturala sustatzea dira neurri ohikoenetako batzuk.

Ondoren, eraikineko energia eskariari erantzuteko energia berriztagarrien aldeko apustua egiten dugu. Eguzki energiaren, aireko energiaren eta biomasaren aprobetxamendua sustatzen dugu, eguzki panelak, inertziazko estufak eta aerotermia sistemak planteatuz gure proiektuetan. Energia iturriaz haratago, BERRIZTAGARRIA den eraikuntza bultzatzen dugu materialen aukeraketa kontziente baten bidez. Kontsumo baxuko eraikuntza sustatu nahi dugu bizi ziklo osoa kontutan hartuz, ez baitauka zentzurik eraikinaren energia eskaria murrizteak eraikuntzaren kontsumo eta kostu altudun sistema eta materialen bidez.

Material NATURALEN aldeko apustua egiten dugu, aurrerapen tekniko eta teknologikoak alde batera utzi gabe. Helburu horrekin, egurrezko eraikuntzan eta bioeraikuntzan espezializatu gara, ezagutza tradizionalak eta gaur eguneko eraikuntza sistemak uztartuz kalitate eta konfort hobekuntzak bilatzeko eta eraikitakoaren IRAUNKORTASUNA bermatzeko. Ondare eraikia birgaitzearen aldeko apustua egiten dugu, ahal dena aprobetxatuz eta konponduz. Eraikuntza munduan sarri errazegi egiten baita dena bota eta zerotik hasteko hautua, irizpide kultural edo ekologikoak ahaztuta.

Bioeraikuntzaren inguruko ezagutzak lortu ahala inguru eraikiak erabiltzaileon osasun eta ongizatearengan duen eraginaz jabetu gara, eta eragin kaltegarri horiek murrizteko neurrien inguruko gogoeta burutu dugu. Proiektatzen ditugun eraikinetan kalte-eragin horiek ahal bezainbeste murrizteko konpromisoa dugu, bezeroentzat OSASUNTSUAK diren espazioak sortu nahi ditugu eta.

Gure etxe barruetan arnasten dugun airea etxeko materialek soltatutako toxikoz eta COV partikulaz (konposatu organiko bolatilak) kutsatuta egon ohi da, autoz beteriko hiriko kaleetako airea baino kutsatuago. Bestalde, gero eta eremu elektromagnetiko artifizial gehiagoren eraginpean bizi gara, eta horrek gure gorputzaren deskantsuan eragin kaltegarriak sor ditzake. Proiektuko fasean ezarritako irizpide batzuen bidez eraikuntzari bezeroen osasunerako ez-kaltegarria izatearen gainbalioa eskatuko diogu.

Bizitzako fase ezberdinetara egokitzen diren espazioak diseinatzen ditugu, izan ere, bizitza aldakorra da, eta gure beharrak ere horrelakoxeak dira. Familiako kideen ugaritze edo gutxitzeari, umeen hazkuntzari, adinekoen beharrei, telelanari, hobbiei, jubilazioari, irisgarritasunari eta beste edozein beharri erantzungo dieten proposamen malgu eta aldakorrak gustatzen zaizkigu, zurruntasuna atzean utzita. Bizitzeko arkitektura proposatzen dugu, EROSOA, erabilgarria, eta moldakorra.

Bezero bakoitzaren egoera eta nahiak aztertu eta eskura dituen baliabideak ahal bezain ondoen aprobetxatzea da eskaintzen dugun zerbitzua, hori ere jasangarritasunaren parte baita. Ikuspegi holistikoa eskaintzen dugu, proiektu batean murgiltzeak dakartzan erabaki beharreko hamaika eremuen artean oreka bilatzen eta proiektu bakoitzaren barruan garrantzizkoena lehenesten laguntzeko.

Proiektu eta proposamen malgu eta goxoak, eta prozesuaren jarraipen eta kontrol zehatza ditugu gustuko LAUKI Arkitekturan.

Ikusi gure proiektuetako batzuk

Argitasuna, kolorea eta egurra

Etxebitziza birgaitze integrala (Eibar)

Bizitzara egokituta

Etxebizitza erreforma (Eibar)

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.