EU | ES

Bizitzara egokituta

Kokapena

Eibar

Esku-hartze mota

Etxebizitza birgaitze integrala

Azalera

76 m2

Zer genuen ?

Eibarko zentroko etxe honetako jatorrizko banaketa oso itxia zen, pasiloz betea eta iluna. Etxebizitza hegoaldera begira bazegoen ere, argitasun naturala aprobetxatzeko baliabideak falta zitzaizkion. Gainera, balkoitxo bat edukitzeko aukera ematen zuen, baina egin gabe zegoen. 70. hamarkadako eraikina izanik, ez dauka isolamendu termikorik (ez fatxadetan eta ezta estalkian ere), horrek esan nahi du, azken soaliruko etxe honetan, uadn izugarrizko beroa egiten zuela, eta neguan berriz hotza. Barne banaketari dagokionez, ez zen egokiena, ez zuen eta ondo aprbetxatzen etxearen azalera, eta sukalde txiki eta iluna zuen. Bezeroek beraien egunerokotasuneko beharretara egokitutako etxea nahi zuten, akabera modernoagoekin, eta instalazio guztiak berritu beharra zegoen.

Zer egin dugu?

Etxebizitza guztiz eraberritu dugu, familia gazte honen beharrei eta gaur eguneko konfort eskariari erantzuteko. Hegoaldeko argitasuna aprobetxatzen duen barne-banaketa berria proposatu dugu, pasiloak murriztu eta espazio zabalagoak sortuz. Proiektuko fasean aukera ezberdinak aztertu genituen bezeroekin, eta beraien beharretara gehien egokitzen zena da eraiki dugun hau.

Sukalde-jangela-egongela irekia dugu etxearen sarreran, espazio atsegin eta garaikidea. Sarrera eremua bisualki bereizi da sukaldetik, baina espazio zabalarekin bat egin da, gela txikiak eta argi naturalik gabeak edukitzea ekidin nahi genuen eta. Sukalde diskreto baina elegantea ezarri dugu, txoko guztiak ondo aprobetxatuz, biltegiratzeko espazioa eta egunerokotasunean erabilgarritasuna izan direlarik diseinuaren oinarrizko betebeharrak. Etxearen hormigoizko egitura bistaratu da eta estetika industrial horrekin bat egiten duten detaileak ezarri dira diseinu osoan zehar.

Etxearen banaketa berri honen muina pasiloa murriztu eta espazioaren aprobetxamendua handitzea izan da. Gainera, pasiloari biltegiratze espazioa gehitu zaio, integratutako altzariekin. Logela nagusi argitsua sortu dugu, aseo txiki dotore batekin. Akabera argitsuak, industrialak eta toke klasikoagoak konbinatu dira proiektu honetan. Etxeak balkoi bat sortzeko aukera eskaintzen zuenez, logela nagusitik balkoira irteera ireki dugu, eguzkitan irakurtzen egoteko leku aproposa. Etxeko txikientzako bi logela antolatu ditugu. Beraien behar eta neurrira moldatutako altzariekin, deskantsurako egokiak izateaz gain jolaserako eta ondo pasatzeko eremuekin. Garbitegi bat ere diseinatu dugu, arroparen garbiketa prozesurako beharrezko elementuekin, gure egunerokotasunean egin behar ditugun etxeko-lanak komodoago bihurtzeko asmoz. Azkenik, etxeko bainugela nagusia handitu da, familiako kideek aldi berean erabiltzeko aukera izan dezaten.

Etxearen energia eraginkortasuna eta erabiltzaileen konforta hobetzeko, inguratzaile osoa termikoki isolatu dugu barrutik, bai fatxadak eta baita estalkia ere. Leihoen alboetan isolatzailea ezarri nahi genuenez, baina argitasunik galdu gabe, sormen pixka batekin soluzio berezi bat erabili dugu: kortxozko plaka ezarri dugu, zuzenean pintatuta. Honela zubi termikoak (eta kondentsazioak) ekiditea lortu dugu leihoen tamaina murriztu gabe, eta estetikoki testura politarekin. Neurri hauekin etxeko terperatura epeldu dugu, udan zein neguan, eta berokuntza sistemak izango duen kontsumoa nabarmen murriztu dugu. Galdara eraginkorra eta zoru irradiatzailea ezarri dira etxean, konfort altua eta kontsumo baxua edukitzeko sistema aproposak. Bestalde, udan freskotasuna lortzeko, eta etxearen aireztapena hobetzeko barneko patioak aprobetxatu ditugu eta aireztapen gurutzatua indartu dugu. Sukaldearen ondoan patio txiki bat daukagu, eta argitasunik ematen ez badigu ere, bioklimatikako printzipioetako bat den tximinia efektu naturalaren ideia baliatu dugu bertan irekigune txiki bat ezarri eta nahi dugunean aire korrontea sortzeko.

Azkenik, erabiltzaileen osasunean inguru eraikiak duen eragina ezagututa, eremu elektromagnetikoen eragina kontrolatu dugu, bereziki deskantsurako logeletan, oheburuen inguruan. Airearen kalitatea zaintzeko eta aireko toxikoen kopurua murrizteko silikatozko oinarridun margoak erabili dira.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.