EU | ES

Duplex argitsua

Kokapena

Elgoibar

Esku-hartze mota

Etxebizitza birgaitze integrala

Azalera

112 m2

Zer genuen ?

Familiako etxeari bizitza berri bat eman nahi zitzaion, baina, duplex honen bi solairuak lotzen zituen eskailera ez zem erosoa eta leku gehiegi hartzen zuen.

Zer egin dugu?

Barne-banaketa berria antolatzeko abiapuntua ā€œLā€ formako eskilara birdiseinatu eta ibilbide zuzena duen eskilara batengatik ordezkatzea izan da. Jangela eta egongelaren arteko banaketak eraitsi eta hegoaldeko fatxadaren argitasuna baliatu dugu eguneko espazio atseginagoa sortzeko. Sukaldea jangelaren ondoan kokatu bada ere, isteko aukera eman diogu beirazko ate labainkorren bidez. Eguzkitan gosaltzeko barra bat ere sortu dugu sukalde barruan.

Eskilararen babes modura urritzaren egurrarekin eskuz egindako elementua diseinatu dugu, sofa gainean lasai jolastu dezaten umeek. Akabera eta instalakuntza guztiak berritu ditugu etxebizitza eroso eta efizienteagoa sortzeko.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.