EU | ES

Egurrarekin eraberritzen

Kokapena

Eibar

Esku-hartze mota

Etxebizitza birgaitze integrala

Azalera

116 m2

Zer genuen ?

Etxebizitza honen jabe berriek eraberritze proiektua abiatu zuten etxea beraien gustuen arabera moldatzeko, etxe erosoago eta garaikideagoa edukitzeko. 

Zer egin dugu?

Sukalde -jangela lekuz mugitu eta etxeko erdigune bihurtzea proposatu genien bezeroei. Sukaldean argitasuna lortu nahi genuen, baina zarata eta usainei dagokienez, egongelarekiko banaketa egitea interesatzen ziztaigun.

Egoera hori baliatu dugu beirazko eta egurrezko banatzailea diseinatu eta elementu erakargarria sortzeko. Estetikoki etxeko protagonista izateaz gain, instalakuntzak eta biltegiratzea ezkutatzeko ere balio digu elementu honek. Pasiloari erabilera eman eta biltegiratzea, garbigailua eta galdararentzako armairuak sortu dira banatzailea osatzen duten panelen atzean.

Logela nagusiari jantzitegia eta bainugela pribatua gehitu dizkiogu eta, etxearen beste aldean, beste bi logela eta bainugela egokitu ditugu. Akabera eta instalazio guztiak berritu ditugu eta, etxearen efizientzia energetikoa hobetzeko, zelulosa insuflatu dugu fatxadetako aire kameretan.

Bezeroen gustuak jarraituz, elementu klasikoak eta modernoak uztartu ditugu, egurrak ematen digun goxotasuna eta tonu epeldun akaberak konbinatuz espazio argitsuetan.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.