EU | ES

Atsedenerako espazioa

Kokapena

Deba

Esku-hartze mota

Etxebizitza birgaitze integrala

Azalera

76m2

Zer genuen ?

Etxebizitza honen jabe berriek eraberritze proiektua abiatu zuten, erretirorako eta atsedenerako txokoa izango den etxebizitza eskuratzeko asmoz. Beraien beharretara egokituko zen etxe garaikide eta erosoa diseinatzea izan da proiektu honen helburua.

Zer egin dugu?

Gela txikiei handitasuna eta argitasuna emateko sarrera,  sukaldea eta egongela bat egitea proposatu genien. Horretarako, espazioa egituratzen duen haritz naturalezko altzaria diseinatu genuen neurrira. Altzariarekin egongelako espazioa definitu genuen eta biltegiratzea sortu sukaldean eta baita sarreran ere, etxera sartu eta zapatak uzteko.

Instalazioak eta akaberak berritu genituen. Materialen testura naturalak balioan jarri eta espazioak definitzeko egitura atalak, sabaien altuerak, paper dekoratiboa eta altzariak erabili genituen.  Haritz naturalezko tarima eta hormigoi armatuzko habeen testurak dira nagusi etxean. Emaitza: harmonia, argitasuna eta nortasuna!

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.