Nabe industrial hau bi zatitan banatuta zegoen eta biltegi moduan erabiltzen zen. Teilatuan eguzki-panelak zeuzkan eta solairuan bertan 500 litroko ur beror andel bat zegoen. Osagai guztiak prest geneuzkan proiektu interesgarri hau aurrera eramateko.
Zoru guztia Crossfit-eko ariketek sortzen duten inpaktua xurgatzeko babestu genuen, ondoren, hormak OSB panelekin jantzi genituen eta nabearen altzairuzko egitura bistaratu genuen. Aldagelak mikrozementuzko akabera eta altzairu beltzezko osagarriekin prestatu genituen. Azkenik, ur-berokuntza instalazioa eguneratu genuen, aireztapen sistema ezarri genuen eta suteekiko babes elementuak ezarri genituen. Abian jarri genuen Crossfit Arrasate zentroa.