EU | ES

Diseinu eraginkorra eta hobekuntze energetikoa

Kokapena:

Azkoitia

Esku-hartze mota:

Erreforma integrala eta egiturala

Azalera:

103m2

Zer genuen ?

Etxebizitza bifamiliar hau bi duplex-ek osatzen dute eta bakoitzak bi solairu dauzka hegoaldera ematen duen alderik alderako balkoi zabal batekin. Eraikinaren egitura adreluizko kargahormek eta armadura lisozko hormigoizko egitura pitzatu batek osaten dute.

Zer egin dugu?

Duplex honen erreforma proiektuan, eskailera kokapen berri batera aldatzeko egitura birmoldatu dugu. Forjatuen egitura konposizio orijinala oso sinplea zen eta pitzadurak zituen. Eskailera berriaren hutsunea sortzeko eta bezeroak instalatu nahi duen zoru irradiatzailearen pisua jasango duen jakiteko laborategi espezializatu batek karga probak egitea beharrezkoa izan da. Ondoren, egituraren beharrezko sendotze esku-hartzea burutu da.

Horrez gain, fatxadak isolatu dira eta aerotermia sistema zoru irradiatzailearekin konbinatu da etxebizitzaren eraginkortasun termikoa hobetzeko. Etxebizitzaren erdialdean beheko su bat instalatu da, suaren goxotasunaz gozatu eta beroa uniformeki banatzeko etxe osoan zehar. Proiektuan diseinuaren eraginkortasuna eta hobekuntza energetikoa izan dira ardatz nagusiak, espazio eroso eta jasangarria sortuz.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.