EU | ES

Harria eta egurra

Kokapena:

Bergara

Esku-hartze mota:

Etxebizitza birgaitze integrala

Azalera:

150 m2

Zer genuen ?

Errota zahar honetako etxebizitza birgaitzea zen bertako biztanle berrien nahia. Hiru solairutako eraikina barrutik guztiz hustu beharrean aurkitu genuen eta birgaizte integrala planteatu genuen zurezko eraikuntzarekin.

Zer egin dugu?

Etxebizitzaren antolaketa guztiz aldatu dugu, eremu bakoitzaren ezaugarriak ahal bezain ondoen aprobetxatzen dituen barne banaketa proposatzeko. Horretarako, eguneko espazioak kanpo eremuarekin kontaktua duen solairuan ezarri dira, eta gauekoak berriz lehenengo soaliruan.

Ibaiari itsatsitako eraikina izanik, bane-banaketa berrian bizitzeko eremuak goiko solairura ematea funtsezkoa izan da, etxe zaharrera ura sartzen baitzen erdisotoan uholde garaietan.

Zurezko egitura berria eraiki dugu eta eraginkortasun energetikoa bermatzeko isolamendua ezarri, bai estalkian eta baita fatxadetan ere. Instalazio guztiak berritu ditugu, aerotermia bidezko zoru irradiatzailea ezarri dugu eta instalazio elektriko bioosasuntsua planteatu dugu elektrizista espezializatuen laguntzarekin. Harrizko fatxadak kare mortairuarekin zaharberritu ditugu eta egur zuntzezko eta artilezko isolamenduak erabili ditugu, material natural eta jasangarriekiko apustua eginez.

Etxebizitza erosoa eta jasangarria eraiki dugu familia gazte honentzat!

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.