EU | ES

Jatorrizko arkitektura errespetatuz

Kokapena:

Fruiz

Esku-hartze mota:

Baserriaren birgaitze integrala

Azalera:

204 m2

Zer genuen ?

Baserria egoera txarrean zegoen, teilatua erortzear zen. Egitura oso kaltetuta zegoen eta termitak atzeman genituen.

Zer egin dugu?

Baserriaren egiturari eta pieza orijinalei balioa ematea izan da proiektuaren oinarrietako bat. Eraikinaren historia bistaratu dugu eta etxebizitza berri eroso bat eta txoko bat proiektatu ditugu bertan.

Egituraren azterketa integrala egin dugu kaltetutako piezak ordezkatzeko. Garrantzitsuena egurrezko egituraren degradazioa sortu duten ur sarrerak konpontzea zen, teilatu berria egin, mehelinarekiko elkargunea ondo errematatu eta baserriaren oinarrian drenaia sistema ezarri dugu, horrela, hezetasun iturriak ezabatuta, egurrezko egitura berriaren iraunkortasuna bermatu dugu. Termiten aurkako neurriak hartu ditugu eta egitura orijinala tratatu dugu segurtasun egiturala bermatuaz. Oso egoera txarrean zegoen hormigoizko balkoia ere birgaitu dugu, eraikinaren tipologiarekin bat datorren egurrezko balkoi sendoarekin ordezkatu dugu.

Akabera eta instalazio berriak ezarri ditugu, etxebizitza termikoki isolatu dugu. fatxadak konpondu ditugu eta kanpo espazioa txukundu dugu: baserriari bizitza berri bat eman diogu.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.