EU | ES

Tradizioa eta modernotasuna

Kokapena:

Itziar

Esku-hartze mota:

Etxebitziza birgaitze integrala

Azalera:

102,50 m2

Zer genuen ?

Etxe adosatu honetako bezeroek barne banaketaren aldaketa nahi zuten etxean familiako kideen behar berrietara egokitzeko, eta instalazio oinarrizkoenak berritzea ere beharezkoa zen.

Zer egin dugu?

Erreforma proiektu honek diseinu tradizionalaren eta modernoaren arteko oreka bilatu du, bezeroen gustuak jarraiki, etxeko hainbat elementu mantendu eta detaile modernoekin konbinatuta.

Eguneko espazioak guztiz berritu dira, sukalde-egongela-jangela bateratua sortuaz. Etxeko sarrera, logelak eta hiru bainugelak ere berritu dira eta garbitegia sortu da. Lehen pisuko estalkipeko espazioa modu egokian aprobetxatzen duen proposamena burutu da ume bakoitzari bere logela propioa emateko. Bi logela berri antolatu dira eta bainugela berri bat eraiki da bien artean, bi logeletatik sarrera duelarik.

Elementu klasikoen (hala nola, jatorrizko zurezko espiga-zorua) eta akabera eta xehetasun garaikideen konbinazioak espazio atsegin eta sofistikatua sortzen du. Txoko bakoitza etxebizitzaren izaera mantentzeko diseinatu da, haren funtzionaltasuna eta estiloa indartzen dituzten soluzio modernoekin integratuta. Iraganaren esentzia errespetatzen duen eta orainaren beharrei erantzuten dien erreforma izan da.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.