EU | ES

Erdi aroko bodega eraberritzen

Kokapena:

Mutriku

Esku-hartze mota:

Egitura eraberritzea

Azalera:

23,40 m2

Zer genuen ?

Eraikin honetako bodegako sabaia erori zen, saneamendu-instalazioetatik eta atzealdeko karkaban zeuden hezetasunetatik sortutako arazoen ondorioz.

Zer egin dugu?

Erdi Aroko bodega erreformatu dugu, hainbat fokutatik zetozen filtrazio posible guztiak aztertu ostean.

Haritz egurrezko egitura berreskuratu eta errefortzatu ostean, Erdi Aroko karkaba, saneamendu sistema orokorra eta indibiduala, eta alboko eraikineko terraza aintzat hartu ditugu, eraikinaren egonkortasuna eta funtzionalitatea bermatzeko. Iturgintza konponketa lanak egin ondoren, zementu mortero zaharra kendu eta harria bistara atera dugu, kare mortairua erabiliz.

Kare mortairuak aukera ematen du, urte askotan bustita egon den kargahorma lehortzeko, eta lehortze prozesu hau, aireztapen sistema mekaniko batekin lagundu dugu, materialaren iraunkortasuna eta egonkortasuna maximizatuz. Proiektua aurrera eramatean, historia eta funtzionaltasuna uztartzea izan da gure helburua, espazioaren jatorrizko esentzia mantenduz eta egindako lanen iraunkortasuna bermatuz.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.