Etxera sartu eta korridore luze bat geneukan eta sukalde eta egngela bananduak. Zoruan egur trinkozko tarima egoera onean zegoen.
Etxebizitza familia berri baten beharretara egokitu dugu, espazio ireki eta funtzionalekin. Sarrerako espazioa ireki dugu, argitasuna emanez etxeko iritsierari eta sukaldea, jangela eta egongela bateratu ditugu, eguneko eremu handi eta argitsu bat sortuaz. Altzari eta akabera guztiak, bezeroekin xehetasunez diseinatu eta aukeratu ditugu eta kolore toke bat eman diogu sukaldeko irlan ezarritako zurezko panelekin.
Zoruan egur trinkozko tarima ederra geneukan etxean eta hura mantentzeko erabakia hartu genuen, egur trinkoaren kalitateagatik batetik, kostuak gutxitzeko bestetik, eta finean, ekintzarik jasangarriena ondo dagoena berrerabiltzea delako. Eraisketek utzitako hutsuneak bete eta etxe osoko lurra akutxilatuta berria bezala gelditu da akabera.