Lauki Arkitektura estudioan, arkitektura berriztagarria eta energia kontsumo nuluko eraikinen diseinua gure ardatz nagusiaren parte dira. Gure helburua ingurumenarekiko arduratsuak diren espazioak sortzea da, energia aurrezten eta emisioak murriztea lehenesten dituzten irtenbideak aplikatuz.
Gure proiektuek energia sistema integratuak dituzte, hala nola, aerotermia instalazioak, inertzia bidezko estufak... Helburua, bezeroen behar guztiei erantzutea eta erabilitako energia guztia berriztagarria izatea da.
Hala ere, lehen pausua neurri pasiboetan ematen dugu. Energia kontsumoa murrizteko, eraikinen orientazioa, argi-itzalak eta konpazitatea kontuan hartzeaz gain, fatxadetan ta estalkian isolamendu termiko transpiragarriak erabiltzen ditugu.
Eraikinak ingurunearekin eta paisaiarekin harmonian integratzen saiatzen gara, espazioak aprobetxatuz eta energia naturala (eguzkia, haizea, etab.) erabiltzeko aukera maximizatuz.