Arrasate
2019
Erreforma integrala
Corrales
Fogasler
Maxel
Argos Gestion
600 m2
Nabe industrial hau bi zatitan zegoen banatuta eta biltegi moduan erabiltzen zen besterik gabe. Teilatuan eguzki-panelak zeuzkan eta solairuan bertan 500 litroko ur berorako andela bat zegoen. Osagai guztiak prest geneuzkan proiektu interesgarri hau aurrera eramateko.
Zoru guztia Crossfit-eko ariketek sortzen duten inpaktua xurgatzeko babestu genuen, ondoren, hormak OSB panelekin jantzi genituen eta nabearen altzairuzko egitura bistaratu genuen bere ikusgarritasunagatik. Aldagelak mikrozementuzko akabera eta altzairu beltzezko osagarriekin prestatu genituen. Azkenik, ur-berokuntza instalazioa eguneratu genuen, eta aireztapen sistema eta sutearekiko babes guztiak burutu bezain laster, abian jarri genuen Crossfit Arrasate zentroa.