Azkoitia
2022
Eraberritze integrala eta egiturala
Laxaro Igeltseritza
Baltzola Aroztegia
Alabier Iturgintza
103 m2
Etxebizitza bifamiliar hau bi duplex-ek osatzen dute, bakoitzak bi solairu dauzka hegoaldera ematen duen alderik alderako balkoi zabal batekin. Eraikinaren adreluizko kargahorma eta armadura lisozko hormigoizko egitura pitzatu batek osaten dute. Karga probak egitea beharrezkoa da egiturak bezeroak instalatu nahi duen zoru irradiatzailearen pisua jasango duen jakiteko.
Duplex baten erreforma proiektu honetan, eskailera kokapen berri batera aldatzeko egitura birmoldatu eta sendotu behar izan da. Horrez gain, fatxadak isolatu dira, eta aerotermia sistema zoru irradiatzailearekin konbinatu da, etxebizitzaren eraginkortasun termikoa hobetzeko. Etxebizitzaren erdialdean beheko su bat ere instalatu da, suaren goxotasunaz gozatu eta beroa uniformeki banatzeko. Proiektu osoan diseinuaren eraginkortasuna eta hobekuntza energetikoa izan dira ardatz nagusiak, espazio eroso eta jasangarria sortuz.