Eibar
2020
Etxebitziza erreforma
Laxaro Igeltseritza
Manu Pladur
Iparelek
Unai Iturgintza
Baltzola Aroztegia
Lharrak Kolorea
88 m2
Etxebizitza bi zatitan banatuta zegoen: zatietako bat beheko solairuarekin konektatuta zegoen, eta bestea bikote batentzat etxebizitza txiki bat zen. Bezeroek bi zatiak batu eta espazio berria sortu nahi zuten, familiaren hazkundeari lekua egiteko.
“Egurrezko egituraren goxotasuna” proiektua, eraikin tradizional batean egindako erreforma integralaren adibide bikaina da, tradizioa eta modernitatea uztartzen ditugu espazio bereziak sortzeko.
Proiektu honetan, eraikinaren antzinako egurrezko egitura nagusia bistara atera dugu, espazioaren altuera irabaziz eta ingurunea goxoagoa eta erosoagoa bihurtuz. Egur naturalaren berotasunak espazioari nortasun eta harmonia berezia ematen dio.
Gainera, pasilloan biltegiratze espazio integratua sortu dugu, garbiketa produktuak eta arropa garbigailua modu erosoan gordetzeko. Soluzio funtzional honek espazioaren erabilera optimizatzen du, estetika zaindua eta praktikoa mantenduz.