Mutriku
2021
Egitura konponketa
Laxaro Igeltseritza
Manu Pladur
Baltzola Aroztegia
Alex Elektrizista
Lanhotz
Pinturas Lharrak
---
Bezeroek beren etxebizitza bakarreko instalazio oinarrizkoenak berritzea behar zuten, logelak, sukaldea, egongela eta hiru bainugela barne.
Proiektu honetan historia eta berrikuntza uztartzen ditugu, espazio honen berezko izaera zainduz. Erdi Aroko bodega hau erreformatu dugu, hainbat fokutatik zetozen filtrazio posible guztiak aztertu ostean.
Haritz egurrezko egitura berreskuratu eta errefortzatu ostean, Erdi Aroko karkaba, saneamendu sistema orokorra eta indibiduala, eta alboko eraikineko terraza aintzat hartu ditugu, eraikinaren egonkortasuna eta funtzionalitatea bermatzeko. Iturgintza konponketa lanak egin ondoren, zementu mortero zaharra kendu eta harria bistara atera dugu, kare mortairua erabiliz.
Kare mortairuak aukera ematen du, urte askotan bustita egon den kargahorma lehortzeko, eta lehortze prozesu hau, aireztapen sistema mekaniko batekin lagundu dugu, materialaren iraunkortasuna eta egonkortasuna maximizatuz.
Proiektua aurrera eramatean, historia eta funtzionaltasuna uztartzea izan da gure helburua, espazioaren jatorrizko esentzia mantenduz eta erabilera egokia bermatuz.