Eibar
2019
Egitura eta fatxada birgaitzea
Artzamendi
TSA
Mielpe
680m2
Termiten erasoaren eta aurrez patologia horren aurka egindako esku hartze desegokien ondorioz egitura oso kaltetuta zegoen.
Hasteko, eraikinaren egituraren analisi integrala egin genuen, piezaz pieza aztertuz bakoitzaren egoera. Egoera onean zeuden piezak mantendu eta kaltetuak ordezkatu genituen, esku hartzearen eragina ahal bezainbeste murrizteko asmoz.
Aldi berean, patologia ezeztatzeko, termiten aurkako injekzio eta amuen bidezko tratamendua jarri genuen martxan enpresa aditu baten eskutik. Ibai ertzeko eraikina izanik, hezetasun altua zegoen beheko solairuetan, batik bat erdi-sotoan. Termiten erasoaren aurkako neurri modura, zurezko egitura hezetasun iturritik urrundu genuen, soto solairuan ordezkatutako zutabeetarako altzairuzko piezak erabiliz.
Behin eraikinaren egonkortasuna bermatuta, fatxada zaharberritu genuen.