Aizarna (Zestoa)
2024
Baserri eraberritzea
Berezi
261,20 m2
Teilatuak itoginak zituen, eraikuntza sistemaren akatsengatik: arrastelak alderantziz jarrita zeuden. Euriaren egiten zuen bakoitzean, ura pilatzen zen arrastelen artean eta ura etxe barrura sartzen zen, kalteak eraginez. Arazoak konpontzeko esku-hartze teknikoa beharrezkoa izan zen.
Teilatua eraberritu dugu gaur egungo eskakizun termikoak betez. Trasmitantzia eta kondentsazio kalkuluak burutu ondoren, kortxozko isolamendu termikoa erabiltzea erabaki dugu, lurrun-hesirik gabe, bere ezaugarri higroskopiko eta iragazgaitzak direla eta. Era berean, lamina iragazgaitz transpiragarria ipini dugu kondentsazioak saihestu eta egurrezko egituraren hezetasuna maila egoki mantentzeko, eraikinaren osasuna eta eraginkortasun energetikoa bermatuz.