Teilatuak itoginak zituen eraiki zenetik eta urteetan zehar ez zuten lortu arazoa konpontzea. Eraikinaren proiektu orijinala aztertzerakoan iksui genuen akatsa diseinutik zetorrela.
Eraikuntza sistema desegokia erabili zuten estalki zaharra egiterakoan: arrastelak alderantziz jarrita zeuden. Euria egiten zuen bakoitzean, ura pilatzen zen arrastelen artean eta etxe barrura sartzen zen, kalteak eraginez. Arazoa konpontzeko teilatua berregin behar izan da.
Eraikuntza lanek sortzen duten kontsumoaz eta ingururgiroan duten eraginaz konsziente den bezeroak proposamen jasangarria eskatu digu teilatuaren birgaitzerako. Trasmitantzia eta kondentsazio kalkuluak burutu ondoren, kortxozko isolamendu termikoa erabiltzea erabaki dugu, lurrun-hesirik gabe, bere ezaugarri higroskopiko eta iragazgaitzak direla eta. Kortxoa material natural, berriztagarri, ustelkaitz eta ekologika dugu, eta isolatzaile ona.
Teilatua eraberritzerakoan gaur egungo eskakizun termikoak betetzen dituen elementua eraiki da, kortxo plakekin termikoki isolatu da eta lamina iragazgaitz transpiragarria ipini dugu kondentsazioak saihestu eta egurrezko egituraren hezetasuna maila egoki mantentzeko.
Estalkia eraisterakoan teilak eta azpiko poliestirenozko panel zaharrak desmuntatu egin dira, bezeroak bigarren eskuko material modura oparitu ditu eta. Gauzak egiteko beste modu bat badela erakutsi digu proiektu honek, hondakinen kudeaketa zirkularra eta material naturalen aukeraketarekin eraikuntzak sortzen duen eragin ekologikoa ahal bezainbeste murriztuz.