EU | ES

Jasangarritasuna eta estiloa

Kokapena:

Eibar

Esku-hartze mota:

Etxebizitza birgaitze integrala

Azalera:

58 m2

Zer genuen ?

Altuera gutxiko etxe zaharkitua geneukan, espazio zatikatuarekin, gela txikiz osatuta. Etxebizitza honen jabe berriak eraberritze proiektu hau abiatu zuen etxea bere gustuen arabera moldatzeko, etxe erosoagoa eta garaikideagoa edukitzeko. 

Zer egin dugu?

Eraikinaren erabilera eta espazioen antolaketa berrikusi dira, jasangarritasunean eta estetikan arreta berezia jarriz. Eguneko espazioak bateratu eta gaur eguneko bizi-ohituretara egokitu dira.

Etxea jabetza bereko eta inolako erabilerarik gabeko ganbararen azpian zegoenez, tarteko solairuaren zati bat eraitsi eta altuera bikoitzeko sukalde-egongela espazioa sortzea erabaki dugu. Horrela, erabilgarritasunik ez zeukan ganbarako azalera galtzearen truke, etxebizitzaren eguneko espazioari handitasuna eman diogu eta etxearen altuera baxua konpentsatu dugu. Erosotasunaren ikuspegitik, sukaldea eta bainugela handitu ditugu, instalazioen kokapen egokia aprobetxatuz, eta fatxadak eta estalkia isolatu ditugu, etxearen eraginkortasun energetikoa hobetuz.

Elementu orijinalak bistaratuta lortutako materialtasunarekin nortasun handiko espazioak lortu ditugu. Eraikinaren jatorrizko egurrezko egitura bistara atera dugu etxe osoan zehar eta sukalde-egongela-jangela espazioan karga-horma tradizionalaren harriaren testura bistaratu dugu, eraikinak eskaintzen dizkigun testurei probetxua ateraz. Harria karearezko margoekin zuritu dugu argitasuna emateko eguneko espazioari.

Egongelarekin bat egiten duen bulego eremua sortu dugu, behar izanez gero banatzeko aukerarekin. Beirazko banatzaile mugikor baten bidez egiten den banaketak bulegoaren argiztapen naturala bermatzen digu. Biltegiratzeko espazioak txertatu ditugu banatzailean eta logelan, etxeko tonu zuri eta egur akaberekin jarraituz, bezeroen beharretara egokitutako altzariekin.

.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.