Igogailura heldu aurretik bost eskailera edukitzea oztopo fisiko handia izan daiteke, mugikortasun arazoak dituenarentzat batez ere. Horri sarrerako ate astun bat gehitzen badiogu, igogailua eduki arren irisgarritasun beharrak betetzen ez dituen eraikina dugu.
Atariaren neurriari esker, igogailuaren aurretik zeuden bost eskaloiak lekualdatzeko aukera izan dugu. Igogailua 0 kotara jaisteko hormigoi armatuzko forjatuan aldaketak egin eta beheko trastelekuari zati bat kentzea beharrezkoa zen. Trastelekuetako espazio galera eta irisgarritasun baldintzen hobetzearen arteko oreka bilatzeko asmoz, malda txikiko arrapala ezarri dugu sarreratik igogailura, horrela beheko azalera galera ahal bezain txikiena izan delarik.
Gainera, atariaren estetika modernizatu dugu, alde batetik, egurrezko akabera zaharrei lakatu berri bat emanez, eta, bestetik, haritzezko akaberadun panel fenolikoak erabiliz. Sarrerako ate berria ezarri dugu, irokozko egur trinkozko ate elegantea.