EU | ES

Egurrezko egituraren goxotasuna

Kokapena:

Eibar

Esku-hartze mota:

Etxebitziza birgaitze integrala

Azalera:

88 m2

Zer genuen ?

Etxebizitza bi zatitan banatuta zegoen: zatietako bat beheko solairuarekin konektatuta zegoen, eta bestea bikote batentzat etxebizitza txiki bat zen. Bezeroek bi zatiak batu eta etxe berria sortu nahi zuten, familiaren hazkundeari lekua egiteko.

Zer egin dugu?

Proiektua eraikin zahar batean egindako erreforma integralaren adibide da, tradizioa eta modernitatea uztu ditugu nortasundun espazio sorzteko.

Eraikinaren antzinako egurrezko egituraren elementu nagusiak bistara atera ditugu, etxean altuera irabaziz eta espazioak goxoago eta erosoago bihurtuz. Egur naturalaren berotasunak espazioari nortasun eta harmonia berezia ematen dio.

Sukaldea eta egongela bateratzen dituen barne-banaketa berria propsatu dugu eta pasilloan biltegiratze espazio integratua sortu dugu, garbiketa produktuak eta arropa garbigailua modu erosoan gordetzeko. Soluzio funtzional honek espazioaren erabilera optimizatzen du, estetika zaindua eta erabilgarria mantenduaz.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.