EU | ES

Espazioen fluxu erosoa

Kokapena:

Eibar

Esku-hartze mota:

Etxebizitza birgaitze integrala

Azalera:

69 m2

Zer genuen ?

Etxebizitza honetako gelak banatuta eta isolatuta zeuden, eta logeletako batera sartzeko beharrezkoa zen egongela alderik alde gurutzatzea.

Zer egin dugu?

Proiektu honetan, pasillo tradizionala ezabatu dugu, etxearen espazioa modu eraginkorragoan aprobetxatuz eta fluxu naturala bultzatuz. Sukaldea aurrez-aurreko bi franjatan antolatu dugu lanerako eremua eta biltegiratzea handitzeko, erabilgarritasuna hobetzeko eta mugimendu eroso eta askea bermatzeko. Logeletako eta estudioko altzariak neurrira diseinatu ditugu, etxe osoan diseinu argi eta harmonikoa mantenduz.

Hormigoizko egituraren testura bistara utzi dugu, materialtasunari protagonismoa emanez eta espazioari izaera industrial eta moderno bat eskainiz. Erabilgarritasuna eta estetika uztartzen dituen proposamena gauzatu da.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.