Etxe txiki eta zatikatua aurkitu genuen, akabera eta instalazio zaharkituekin. Bikote gazte baten beharretara egokitutako etxebizitza erosoa proiektatu dugu.
Erreforma proiektu honek eraginkortasun energetikoa eta diseinu garaikidea uztartzen ditu, bezeroaren behar espezifikoei egokituta. Etxe txiki honen metro guztiak aprobetxatzen dituen diseinua garatu dugu gure bezeroekin batera. Sukalde txiki bereizia atzean utzi eta eguneko espazio bateratuaa sortu dugu, nortasun propioa duen espazioa.
Xehetasun guztiak arretaz planifikatu dira erosotasuna maximizatzeko eta energia-kontsumoa murrizteko, eta akabera modernoak eta neurrira egindako soluzioak erabili ditugu.