Eraikin honetako jabe erkidegoak fatxadak eraberritzeko beharra zeukan eta soluzioa energetikoki eraginkorra eta dotorea izatea bilatzen zuten.
Etxebizitza eraikina energetikoki eraberritu dugu, efizientzia energetikoa hobetuz eta estetika moodernoagoa emanez eraikinari.
Estalkia termikoki isolatu dugu eta fatxadetan SATE sistema ezarri dugu, hau da, fatxadei kanpoko isolamendu geruza bat erantsi diegu bero galerak murrizteko. Horrek eraikinaren energia-eraginkortasuna handitu du, barneko tenperatura egonkortuz eta energia-kontsumoa murriztuz.
Era berean, balkoietan beirazko eskubandak ezarri ditugu, isolamenduaren ondorioz kendutako espazioa berriz ere berreskuratuz. Beirazko eskubandek arintasuna eta estetika modernoagoa erantsi diote eraikinari eta balkoiei argitasuna eman die pribazitatea mantenduaz.