Eibar
2021
Erreforma integrala
Laxaro Igeltseritza
Electibar
Unai Urbistondo Iturgintza
Manu Pladur
Emankor Leihoak
Cristaleria EPI
Baltzola Aroztegia
Pinturas Lharrak
60,06 m2
Antzinako familia-etxea eraiki zen garaian bezala aurkitu dugu. Espazioak irekitzea eta altuera irabaztea ezinbestekoa da etxebizitzaren bizigarritasun-baldintzak hobetzeko.
Etxebizitza jabetzako ganbararen azpian dago, eta, horregatik, erabaki dugu erabilerarik ez zuen ganbarako zorua eraistea, altuera bikoitzeko sukalde-egongela bat sortzeko.
Gainera, sukaldea eta bainugela handitu ditugu, instalazioen egungo kokapena aprobetxatuz. Estudioa argiztatzen da beiraztatutako horma mugikor baten bidez, eta biltegiratze espazioak antolatu ditugu erabilera desberdinetarako, bai korridorean, bai logelan.